Miren Echeveste Lacombe


Miren Echeveste Lacombe

Biografía

Irunen jaio nintzen duela hogeita hemezortzi urte familia elebidun batean. Itzulpengintza eta Interpretazioko Lizentziatura ikasi nuen Vitoria-Gasteizen. Itzultzaile autonomo gisa lan egin nuen hamar urtez baino gehiago, eta Podemos/Ahal Duguko euskara-teknikaria izan naiz azken bi urteetan, Euskadiko Hiritar Kontseilu Autonomikoko Hizkuntza Politikako idazkaritzaren agindupean. Bizitzan zehar, gure ingurunea hobetzeko hainbat jardueratan parte hartu dut modu aktiboan, eta itzulpengintzaz aparte, beste hainbat sektoretan ere lan egin dut, askotariko esperientziak biltzeko aukerarekin.

Nacida en Irun hace treinta y ocho años en el seno de una familia bilingüe. Estudié la carrera de Traducción e Interpretación en Vitoria-Gasteiz. Trabajé como traductora autónoma durante más de diez años, y he trabajado como técnica de euskera de la Secretaría de Política Lingüística del último Consejo Ciudadano Autonómico de Euskadi. A lo largo de mi vida he participado activamente en diversas actividades enfocadas a intentar mejorar el mundo que nos rodea, y a parte de traducción, también he trabajado en otros sectores que me han dado la oportunidad de ampliar mis experiencias.


Motivación

Euskadiko Hiritar Kontseilu Autonomikoko kide izateko nire hautagaitza aurkezten dut, hain zuzen ere Podemosek Euskadin dituen errokei aurre egiteko lanean parte hartzeko gogoa dudalako eta bizitzan zehar bildu dudan esperientzia lagungarria izango zaigula sinesten dudalako. Are gehiago, gure alderdian euskara normalizatzeko prozesuan lan egiten jarraitu nahi dut, edozein alderdik hiritar guztiei nahi duten hizkuntzan erantzuteko prest egon behar duelako eta bide horretan oraindik lan asko egin behar dugulako. Benetan gure jendearen ekarpenak jasotzeko eta ahal dudan neurrian Podemos/Ahal Dugu hobetzeko irrikak ditut.

He decidido presentar mi candidatura al Consejo Ciudadano Autonómico de Euskadi, sobre todo porque deseo colaborar en los retos que Podemos tiene en Euskadi y porque creo sinceramente que la experiencia que he acumulado a lo largo de mi vida será de utilidad. Más aún, estoy deseando seguir trabajando en el proceso de normalización del euskera en nuestro partido, dado que tenemos que llegar a ser capaces de garantizar que podemos responder a las demandas de la ciudadanía vasca en el idioma que elijan, y todavía tenemos mucho camino por andar en ese proceso. Deseo recoger las aportaciones de la gente y mejorar Podemos/Ahal Dugu en lo que pueda.